Eszena

PROGRAMA

ESZENA arte biziekin erlazionaturiko lanak erakusteko espazio bat da. Sortzaile esperientziadun eta hasiberrien arteko elkarbizitzarako espazio bat da ere. Era guztietako proposamenak ongietorriak izango dira, gure asmoa baita, esperimentaziora, hausnarketara eta elkartrukera gonbidatzen duen espazio ireki bat zabaltzea (pieza luzeak, motzak, inprobisazio saioak, entsegu orokorrak, sorkuntza prozesuetara ate irekiak...). Sorkuntza prozesuan diren proposamenak ere eszenaren parte izan daitezke.

ESZENAk izan nahi du espazio bat arte biziekin erlazioa duten jatorri anitzeko lanak elkartrukatzeko eta publikoarekin elkarrizketa sustatzeko; gune bat non elkartruke dinamikak ematen diren, eta sortzaile zein publikoaren arteko harreman zuzena, hurbilerraza eta aberasgarria bultzatzen den.

PARTE HARTU

 

Ezagutu ESZENA programan parte hartzeko irizpideak eta arauak:

ANTZEZTOKIA

Zutik 250 pertsonentzako edukiera du eta eserita, berriz, 88rentzako. Aldi berean, eremu honek ikus-entzunezko materiala eta kamerinoa ditu, eta eman eta antola daitezke erakusketak, zikloak eta konferentziak, eta musika, dantza, antzerki eta formatu txikiko arte emanaldiak.

 

 

Kontadoreseko beste aretoekin egiten den moduan, ekitaldi aretoa erabiltzaileen esku jartzen da ekintza kultural eta artistikoak aurrera eramateko. (ikusi GELAK)

X