Gelak

Kontadores sorkuntza proiektuak aurrera eramateko bitarteko bat da. GELAK programaren bitartez, eman-eman harremana proposatzen da erabiltzaileekin. Bi aldeen artean akordio bat hitzartzen da: Kontadoresek espazioak, materiala eta erremintak  eskaintzen ditu proiektuak garatzeko. Eta erabiltzaileek kasuan-kasuan zehaztuko dute trukean zer eman Kontadoresi. 

Auzoko eragileen beharrei ere erantzuten die Kontadoresek, espazioaren lagapena eginez bilkurak egin ahal izateko.

 

ARETO LAGAPENA

Kontadoresen gelak uzten dizkizugu hainbat ekintza burutu ditzazun.

Eman begirada bat eskaintzen dizugunari, eta aukera ezazu zure beharretara gehien egokitzen dena. Kontsultatu:

- Ekitaldi aretoa
- 1. tailerra - Areto Digitala
- 2. tailerra - Dantza aretoa
- 3. tailerra
- 4. tailerra

Hurrengo loturetan aretoak eskatzeko formularioa eta aretoen doako lagapena zehazten duen araudia aurkitu ditzakezu: 

- Areto eskabidea
- Areto lagapen araudia

Areto lagapena doakoa izateko eskatzen diren ezaugarrietan sartzen ez diren kasuetarako, Kontadoreseko aretoak alokatzeko aukera dago. Hurrengo dokumentuan alokairu horietarako prezio publikoak aurkitu ditzakezu:

- Donostiako udaleko Gazteria zerbitzuetako prezio publikoak

lagapena1
lagapena2
lagapena4
lagapena3

X