Kontafesta, udako itxiera festa

Kontadoresek, udako itxiera festa antolatu du. Ekainaren 17an, larunbatean, izango da, 19:00etatik aurrera Kontadores Zentroan. Kolore askotariko ospakizuna izango da; bertaratutakoek gozatzeko parada izango dute antzerkiaz zein kale artea eta poesia biltzen dituen DRA. ZEBRA kolektiboaren liburuaren aurkezpenaz.

Kontadoresek 2016-2017 ikasturtean zehar sustatutako hainbat egitasmo eta prozesu gertutik ezagutzeko aukera emango du jaialdiak. Helburua da bultzatzea arte biziekin loturiko erakustaldi ez-profesionalak (antzerkia, dantza, poesia...) eta proiektu esperimentalak, bereziki  hemengo gazte izaerako zein formatu txikikoak. Aldi berean, Kontafestak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, beraien sormen prozesuan aurrera egin dezaten, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

Kontafesta ospatzeko lotu diren ekintzak aberatsak bezain askotarikoak dira. Horien artean daude, Morir antzezlana, Lugaritz Antzerki Taldearen eskutik, eta DRA. ZEBRA kolektiboak sorturiko liburuaren aurkezpena. Proiektu honek hausnarketa eragin nahi du poesiaren eta kale artearen inguruan. Aldi berean, munduko sukaldaritzako laborategiko partaideek egindako pintxoak dastatu ahal izango ditugu.

Jarduera guztiak hainbat erakunderen elkarlanari esker antolatu dira: Kontadores Zentroa, Lugaritz Antzerki Talde amateurra eta Zaldi Urdina Sormen Espazioa. Nahi izanez gero, jarduera guztietan parte hartzeko aukera egongo da, eta ekintza guztiak doakoak izango dira.

Jarraian egitaraua eta horren inguruko xehetasun guztiak:

19:00-20:30

Morir antzezlana

Zuzendaria: Alazne Etxeberria

Hizkuntza: Gaztelania

Iraupena : 100'

20:30-21:00

DRA. ZEBRA liburuaren aurkezpena

Zebrak kolektibo gazteak kale arteko poesiaren inguruko gogoeta egin nahi du. Liburu  hau Kontadoreseko kale artearen inguruko proiektu esperimentalaren barruan garatu da, ikasturte honetan zehar.

21:00

Munduko pintxoen dastaketa

Munduko sukaldaritza laborategiko partaideek euren ekarpena egingo dute festarako pintxoak eginaz.

21:30

DJ

Festa amaitzeko erritmo tropikalak eta umorea.

X