PERMAKULTURA, HASTAPENAK

Permakultura natura imitatzen duen diseinu-metodologia bat da, eta ahalbidetzen du garatzea elikagaiak eta produktuak espezieen aniztasuna zainduz. Lekuak “diseinatzen” dira baliabideak ahalik eta modu sinergikoenean sortzeko, naturaren funtzionamendua imitatuz. Leku horietan inork ez du lurra goldatzen, ezta fumigatzen ere, baina aniztasuna eta produkzioa handia da. Ahalik eta kanpo energia gutxien erabiltzen da eta epe luzeko iraunkortasuna bilatzen da.  Metodologia hau beste esparru batzuetan zabaldu da, besteak beste, ekonomian, hezkuntzan edo eta teknologian.

Ariketa praktiko eta hitzaldi bidez, permakulturaren printzipioak ezagutzeko aukera izango dugu, kasu arrakastatsuak azalduko ditugu eta ikusiko dugu zeintzuk diren metodologia honen egungo erronkak. Saioak Kontadoresen egingo dira, dena den, hautazko ekintza modura, saio praktiko bat egingo dugu Aralar mendilerro inguruko lursail batean metodoaren aplikazioa erakusteko.

Dinamizazioa:  Victor Barahona

Informazio gehiago: http://www.permaculturaaralar.com/

Saio kopurua: 3

Datak eta ordutegia: ekainaren 2an, 9an eta 16an. 17.30- 20.30

Eguna: ostirala

Plaza kopurua: 10 pertsona

Prezioa: 13,50 €

X