Martx Up egitasmoaren formazio saio irekiak
18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideia, erronka zein proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko ekimena da Martx Up. Horretarako, euren proiektuak martxan jartzen laguntzeko lau prestakuntza saio ireki egingo dira gazteekin, 2020ko azaroa eta 2021eko otsaila bitartean. Saio horiek interesa agertzen duen edozein gazterentzat dira, eta elkarren artean independenteak izango dira. MTA-Mondragon Team Academy-ko kideak izango dira formatzaileak.
17:00-20:00: Piching-a, edo nola aurkeztu zure proiektua.
Proiektu bat ondo aurkezteko gakoak landuko dira. Eman izena