EGUTEGIA

SATIRO ANTZEZLANA
Ostirala, 14. Urtarrila 2022, 19:00

Sarrera librea jarlekuak bete arte. Erreserbatzeko: 943483476 // Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Oharra: Aretoan sartzeko COVID pasaportea eskatuko da.

 

 

SATIRO KONTADORES mini.jpg

Satiroa: Sexu instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoko jeinua, erdi gizon erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.

Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.

Elizak dio: gorputza erruduna da
Zientziak dio: gorputza makina bat da
Iragarkiak dio: gorputza negozioa da
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.
(Eduardo Galeano)

 

Antzezlan ausart honek gizonezkoen sexualitatearen inguruan tabu diren hainbat gai lantzen ditu umorez eta publikoarekin konektatuz. Emanaldiaren ondoren solasaldia izango da Xanti Agirrezabal sortzaile eta aktorearekin, Arremanitz kooperatibako lagunekin batera.

 

 

Gora joan