EGUTEGIA

VI. Mikroantzerki maratoia
Larunbata, 26. Azaroa 2022, 18:00

2022 11 16 KONTADORES Mikroantzerki web

Mikroantzerki maratoiaren seigarren topaketa Kontadoresen


Kontadoresek Mikroantzerki Maratoiaren seigarren edizioa antolatu du. Azaroaren 26an, larunbatean, izango da, 18:00etik aurrera Kontadoresen. Bertaratutakoek, hainbat mikroantzerki pieza ikusteko aukera izango dute eta baita hurbileko giroa bizitzeko abagunea ere.

Maratoiaren seigarren edizio honetara hurbiltzen den publikoak esperientzia gertukoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, iluntzean, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera. Sarrera doakoa izango da.
Jarraian, hautaturiko piezen inguruko xehetasunak:


Cuarta dimensión
Taldea: La Pepa Producciones
Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Ordutegiak: 18:15/ 19:00/ 19:45
Laburpena: Tarot-eko talde-saio batean betiko auzoko bizilagun bat sartzen da. Bizilagunak, hasiera batean tarot-eko iragarlea nor den ezagutzera emateko sartzen denak, agerpen paranormal batzuk erakusten ditu, eta dena dimentsio kosmikoko korapiloa bihurtzen da.


Hibernar
Taldea: En la Salsa Prods
Iraupena: 10 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Ordutegiak: 18:30/ 19:15/ 20:00
Laburpena: Lo egitea eta koloretako pilulak. Hau antsietatea izatea da.


Gaizki
Taldea: amaHiru
Iraupena: 20 minutu
Hizkuntza: Euskara
Ordutegiak: 18:45/ 19:30/ 20:15
Laburpena: Gaizki hirukote baten istorioa da. Edo bikote batena. Edo ezagutzen ditugun bikote guztiena. Erlazio barruko bidaia bat. Edo erlazio kanpokoa. Bi izatetik hiru izatera. Zer falta da. Zer dago soberan. Nork amaitzen du ondo, nork amaitzen du gaizki.

Sarrera librea
INFO +: 943 483 476 / kontadores@donostia .eus

 

 

Gora joan