Kiki Balla. LGTB komunitatearentzako eta, zehazki, queer pertsona arrazializatuentzako espazio segurua, parte-hartzaileei modaren, edertasunaren eta dantzaren esparruko hainbat kategoriatan lehiatzeko aukera ematen diena.
Ballroom kultura azpikultura underground bat da, New Yorken sortua, 60ko hamarkadan, LGTB+ pertsonen komunitateetan eta komunitate arrazializatuetan. Kontrakultura-fenomeno hori status quoari aurre egiteko eta pertsona arrazializatu eta genero-disidenteentzako espazio seguruak sortzeko beharretik sortu zen. Ordura arteko lehiaketetan pertsona zuriak izaten ziren epaile, eta persona arrazializatuak bigarren mailan geratzen ziren beti, arrazializatu izateagatik. Egoera horrekin nekatuta, LGTB+ komunitate arrazializatuek lehiaketa propioak sortzea erabaki zuten, modu zuzen eta berdintasunezkoan lehiatu ahal izateko, arrazagatik diskriminatuak izan gabe.
Ball izeneko lehiaketa haietan kategoria desberdinak sartzen joan ziren, eta latindarrek eta afroondorengoek parte hartu ohi zuten: dantzatuz, desfilatuz edo playbackeko musika-emanaldiak eginez lehiatzen ziren, sariak irabazteko.
Laster, lehiaketa horietatik harago zabaldu zen kultura hori, eta Etxeak izeneko taldeak sortu ziren komunitatean: Balletan lehiatzeko elkartzen ziren pertsona taldeak, lehiaketetatik kanpo ere benetako familia gisa jarduten zutenak.
Gaur egun, ballroom komunitateak antzera funtzionatzen jarraitzen du, eta horregatik uste dugu Donostiako queer komunitatearentzat espazio seguruak sortzeko modu zoragarria izan daitekeela hori.
Antolatzailea: Kiki House of Anunnaki.
Ordua: 17:00
Sarrera libre eserlekuak bete arte.