ALBISTEAK

  • Kontadorese sarrera

    Kontadores Gazte Zentroak ekainaren 30ean du azken irekiera eguna. Uztailean eta abuztuan itxita egongo da eta irailaren 11n, asteartea, berriro zabalik aurkituko duzue. Informazio gehiago: http://www.donostia.eus/gazteria943 48 19 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • MartxUp 2018! Ideia gazteak martxan!

    18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideia, erronka eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko ekimena. Donostia Gazteriaren erronka nagusietako bat haur, nerabe eta gazteen arloak indartzea da. Gazteei (18-30 urte) dagokienez, batez ere, gazteen ahalmen sortzailea eta berritzailea sustatu nahi dugu, bai eta laguntza eman hirian eragile aktibo eta…

  • Kontafesta, udako itxiera festa

    Kontadoresek, udako itxiera festa antolatu du. Ekainaren 16an, larunbatean, izango da, 19:00etatik aurrera Kontadores Zentroan. Kolore askotariko ospakizuna izango da Kontadoresek 2017-2018 ikasturtean zehar sustatutako hainbat egitasmo gertutik ezagutzeko aukera emango du jaialdiak. Helburua da bultzatzea arte biziekin loturiko erakustaldi ez-profesionalak (antzerkia, dantza, poesia...) eta proiektu esperimentalak; bereziki, hemengoak, gazte…

  • “Txingurri hor dago” ibilaldi gidatua

    Ekainaren 16an ibilaldi gidatua antolatu du Kontadoresek, Altzako Historia Mintegia eta Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean “Txingurri hor dago” izeneko ibilaldi gidatua gauzatuko da Bidebieta, Herrera, Larratxo eta Altzako hainbat eremutan. Ekainaren 16an izango da, goizez, eta aldez aurretik izena eman behar da Cristina Eneako Fundazioaren webgunearen bidez.Kontadores Gazte Zentrotik abiatuta,…

  • Gazteen Antzerki Topaketa aurkezpena

    Udaleko Donostia Gazteriak, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin antolatu du aurtengo edizioa. Maiatzaren 18an hasi eta ekainaren 16ra arte, 18 antzezlan eskainiko dira.  Gazteen antzerki topaketa. maiatzaren 18tik ekainaren 16ra arte izango da eta guztira, 18 antzezlan eskainiko dira, hiriko 5 agertoki desberdinetan. Aurten, alde batetik, Aitziber Garmendia aktorea, edizio berezi…

 

 

Gora joan