ALBISTEAK

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute eta apirilaren 20 eta 27 bitarteanegingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 16. edizioan baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Gazte Epaimahaian kidea izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus web gunean izena eman behar da. Epea apirilaren 8a arte irekita dago. Izena eman duten guztien artean hurrengo egunean (apirilaren 9an) zozketa egingo da, eta zinemaldiko web gunean ezagutzera emango dira irabazleen izenak.

Aurreko urtetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera ematen du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko gradukoek eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte.

Horretaz gain, epaimahaikide lana egingo duten gazteen artean Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan egiten den FiSahara zinemaldirako bi bidai zozkatuko dira. Gainera, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie.

Ekaina 2019
A As Az O Os L I
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

 

 

Gora joan