ALBISTEAK

Copia mini de Ibilaldiaargazkia

Ekainaren 16an ibilaldi gidatua antolatu du Kontadoresek, Altzako Historia Mintegia eta Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean

“Txingurri hor dago” izeneko ibilaldi gidatua gauzatuko da Bidebieta, Herrera, Larratxo eta Altzako hainbat eremutan. Ekainaren 16an izango da, goizez, eta aldez aurretik izena eman behar da Cristina Eneako Fundazioaren webgunearen bidez.
Kontadores Gazte Zentrotik abiatuta, Txingurri errekaren ibilbidearen arrastoa jarraituko da. Txingurri errekaren arrastoa jarraituz, Herreratik Larratxo bitartera egindako urbanizazioaren eraginez inguruko errekek jasandako ubideratze-prozesua aztertuko da. Ibilaldian zehar egingo diren geldiuneetan emango diren azalpenak, hainbat bizilagunen kontakizunekin osatuko dira.

lnformazio gehigarria

TOPALEKUA: KONTADORES GAZTE ZENTROA. Pasai San Pedro, 13. Bidebieta.

IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA: 943 453 526 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiago 

Martxoa 2019
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan