ALBISTEAK

Copia mini de MartxUp

18 eta 30 urte bitarteko Donostiako gazteen ideia, erronka eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko ekimena.

Donostia Gazteriaren erronka nagusietako bat haur, nerabe eta gazteen arloak indartzea da. Gazteei (18-30 urte) dagokienez, batez ere, gazteen ahalmen sortzailea eta berritzailea sustatu nahi dugu, bai eta laguntza eman hirian eragile aktibo eta sortzaileak izan daitezen. Horretaz gain, haien parte-hartzea ere bultzatu nahi dugu.

Hori lortzeko, berebiziko garrantzia du ekimen bereziak antolatu eta abian jartzeak, gazteen parte-hartzea sustatzeko eta, aldi berean, gazteen eta Gazteria Bulegoaren arteko harremanak sendotzeko bidea emango dutenak.

Asmo horiek gogoan, MartxUp! programa martxan jartzen den bigarren urtea da. Helburu nagusia Donostiako gazteak gure hiriko gizarte, kultura eta ekonomian, era aktiboan eta hiritar oso gisa eragin eta ekitera bultzatzea da.

Deialdian abian jartzeko proiektu edo ideia bat duten, jarrera aktibo, parte hartzaile eta eraikitzailea duten 18 urtetik 30 urtera (biak barne) bitarteko gazteek parte hartu ahal izango.

Mondragon Team Academy-rekin adostutako lankidetzari esker, aukeratutako proiektuek laguntza tekniko profesionala jasoko dute haien eskutik behin betiko aurkezpena egin ahal izateko. Proiektu bakoitza banaka landuko da, bere erronketan sakonduz, talde eta proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko asmoz.

Azkenik, definitutako proiektuek, udalaren laguntza jaso ahal izango dute honek diseinatzen eta onartzen dituen mekanismoen arabera, behin betiko proiektuen eta udalaren gaitasun ekonomikoaren arabera.

Zergatik MartxUp!?

Donostiako Udaleko Gazteria Sailetik etorkizun eraberritu eta eraldatzaileagoa lortu nahi dugu, gazteekin batera, beraiekin elkarlanean. Horretarako, auzo guztietako ideiak, erronkak, ametsak… entzun nahi ditugu eta horiek martxan jarrita, sormenerako, autoenplegurako eta herrigintzarako erronkatan lagundu eta baliabideak eskainiko ditugu.

Sinetsi dezagun ideia, hiriaren onura eta kolektiboaren indarrean. Gazteen ideiak martxan jarri nahi ditugu.

Parte hartze oinarriak eta informazio gehiago: www.martxup.eus / 943 48 19 09

 

Ekaina 2019
A As Az O Os L I
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

 

 

Gora joan