ALBISTEAK

hasiera

Kontadores Gazte Zentroak bere ateak zabaldu ditu aste honetan, ikasturte berriarekin batera. Kontadores Udaleko Donostia Gazteriaren espazio irekia eta dinamikoa da. Elkartzeko eta harremanetarako tokia da. Arte eszenikoak, kultur eta arte laborategiak eta beste hainbat diziplina sustatzen dira sorkuntza gaztea bultzatzeko.

Era beran, Kontadoresek doan lagatzen ditu espazioak gazteek euren proiektua behar bezala garatu ahal izateko. Zentroak, areto nagusi eroso bat, gela digital bat, entseguetarako areto bat eta bi lantegi ditu. Espazioa bera ere ekipamendu teknikoaz hornituta dago: argiztapena, soinua eta proiekzioa.

Kokalekua: Non gaude

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera 17:30etik 20:30era
Larunbatetan 17:00etatik 21:00etara

Urtarrila 2019
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

 

 

Gora joan