ALBISTEAK

Banner Semana 2018

Hamahirugarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 150 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 29. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete, urriaren 12a bitarte.

Gazteen Epaimahaian parte-hartzeko aukeratzen diren gazteak (150 pertsona) Victoria Eugenia Antzokian elkartuko dira urriaren 26an, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko; guztira, hiru orduko iraupena izango du saioak. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, emaitzaren arabera erabakiko da zeinek irabaziko duen “Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29 Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria”. Gainera, epaimahaiko bi pertsona hautatuko dira saria banatzeko.

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, aurreko urteetan horrela gertatu delarik, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 26ko emanaldira etorriko direla konfirmatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek ondorengoa jasoko dute egindako lan eta ekarpenarengatik: 29 Beldurrezko eta Fantasiazko Astean, Victoria Eugenia antzokian emango diren emanaldietara joan ahal izateko bi abonu, katalogo ofiziala eta “2000 maníacos” fanzine berezia.

Izena emateko: Gazteriako webgunean (www.donostia.eus/gazteenepaimahaia) izena emateko fitxa bete.

Era berean, esteka horretan, zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira, eta hautatutako gazteek etorriko direla konfirmatu ahal izango dute.

Ezarritako epeak, honako hauek dira:

Izen emate epea: 2018ko irailaren 24tik urriaren 12a bitartean. (biak barne).
Zozketa eguna: 2018ko urriaren 16a.
Hautatuak izan diren pertsonen konfirmazio epe muga: 2018ko urriaren 22a.
Emanaldiaren eguna: Urriaren 26a, 16:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokian.

Bestelako informazioa eta harremana:
Donostia Gazteria
Mari kalea, 1 1.solairua (Goikoa jauregia)
20003 Donostia
943 481909
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
www.donostia.eus/gazteria

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

 

Martxoa 2019
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan