ALBISTEAK

Copia beldurbarik


12-26 urte bitarteko gazteek haien proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte azaroaren 9a arte

Beldur Barik, indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea du helburu.
Lehiaketa, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta honen xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei.
Aurkezten diren lan guztiak ikus-entzunezko formatuan egin beharko dira, Youtube edo Vimeo plataformetarako esteka erraztuz. Gehienez, 5 minutuko iraupena izan beharko dute, eta lehiaketaren helburuari erantzun beharko diote, hau da, indarkeria sexista ohartaraztea.
Proposamenak originalak izan beharko dute, plagiatu, usurpatu edota hirugarren pertsona batzuei kopiatu gabekoak. Lanak euskaraz ala gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, hala ere, lehentasuna emango zaie euskarazkoei.
Parte hartzeko Beldur Barik webgunean (www.beldurbarik.eus ) aurkitzen den formularioa bete eta bertan bideoaren esteka jarri beharko da.
Lan guztiak propio sortutako epaimahai batek baloratuko ditu bi kategorien arabera:
1.- Kategoria: 12-17 urte: Saria-- partaide guztientzako hiriko Escape Room batetarako sarrerak
2.- Kategoria: 18-26 urte: Saria-- taldearentzat 300€

Epaimahaiaren ebazpena, azaroaren 23an jakinaraziko da Kontadores Gazte Zentroan ospatuko den sari banaketa jaialdian.

+ Info
www.beldurbarik.eus  // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Beldur Barik lehiaketa lokalaren oinarriak

Harremanetarako
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

Gora joan