ALBISTEAK

Donostiako gazteen egitasmoak ezagutzera emateko topaketa irekia antolatu dute larunbatean 18:00etan

MartxUP

Udaleko Donostia Gazteriak, Mondragon Team Academyrekin elkarlanean, MartxUp! programa abian jarri du bigarren urtez. Urritik abendura bitarte hiru gazte talde euren proiektua garatzeko doako formazioa jasotzen ari dira, eta abenduaren 15ean, hiru proiektu horiek aurkeztuko dituzte Kontadores Zentroan. Topaketa irekia izango da eta 18:00etan hasiko da.

Azoka doakoa eta irekia izango da eta, beraz, interesa duen edonork hartu dezake parte jardueran. Azokara bertaratutakoek proposamenak entzuteaz gain, dinamiken bidez hiru sorkuntza prozesuen parte izateko aukera eskainiko zaie, hobekuntzak proposatzeko eta ideia berriak lantzeko. Lagunarteko topaketa izatea nahi dute, orain arte egindakoa ospatzeko tartea eskainiko duena.

Garatzen ari diren proiektuak ondorengoak dira:

  • KALEA(n) BIZI: Hiritarrontzat hobeto egokituko diren espazioak lortzeko helburuarekin sortu da. Donostian topatu daitezkeen hainbat espazio publiko eraldatu nahi dituzte, leku hauek aktibatuaz edota espazio berriak sortuaz.
  • BARREXERKA. Gazteentzako ikus-entzunezko produktu gutxi dago euskaraz; zein hobeto gazteak baino hutsune hori betetzeko? Galdera hori erantzunez sortzen da Barrexerka proiektua; esketxak eta zuzenekoak nahasten dituen proiektua, dagoeneko Donostian oihartzuna sortzen ari dena.
  • MARMARRU. "Marmarru" terminoa Marmar egitetik dator. Gaur egun bizi dugun egoera sozial eta ekonomikoaren baitan jaiotzen den marka da. Umorea, euskara eta ekologia baliatuz jendartean kontzientzia sortzea izango du helburu. Honetarako erabiliko den produktua poltsa bat izango da, hasiera batean. Poltsa horiek merkatu eta azoketan emango dira, eta honen erabilerarekin plastikoak murrizten eta euskara bultzatzen saiatuko dira.
Urtarrila 2019
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

 

 

Gora joan