ALBISTEAK

indarkeriamatxista

Donostia Gazteriak, Kontadores Gazte Zentroan, 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailer bat antolatu du, indarkeria matxistaren prebentzio eta esku-hartze protokolo bat garatzeko

Donostiako udaleko Berdintasun eta Gazteria sailek, Eider Goibururen laguntzarekin, Donostiako Gaztelekuetako hezitzaile eta erabiltzaileekin eta Kontadores Gazte Zentroko gazte eta arduradunekin, indarkeria matxistaren prebentzio eta esku-hartze protokolo baten sorrera bitartez gai honi buruzko sentsibilizazio prozesu bat bultzatu nahi dute.

Indarkeria matxistaz hitz egitean, “tradizioz esleitutako genero-eskemak (intersexualak, transgeneroa, transexualak, homosexualak, lesbikoak, eta ohiko sexu/genero eskema birsortzeari uko egiten dioten emakumeak eta gizonak) apurtzen dituzten gorputzei espazio fisiko eta sinboliko guztietan egiten zaizkien indarkeria mota guztiak barnean hartzen dituena.” da.

Indarkeria sexista, “tradiziozko sexu/genero eskeman emakume gorputz sinbolizatu guztiek espazio guztietan pairatzen dituzten indarkeria molde guztiak” dira.

Eta genero indarkeria, “indarkeria sexista, edozein moldetan, bikotekideak edo bikotekide ohiak egiten duenean. Indarkeriazko egintza oro, fisikoa nahiz psikologikoa, baita sexu askatasunaren aurkako erasoak, mehatxuak, behartzeak edo nahierara askatasunaz gabetzea ere, gizonezkoek beren ezkontide diren edo izan diren emakumeei, edo haiekin antzeko maitasun harremanak dituzten edo izan dituzten emakumeei ezartzen dizkietenak, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan.”

Marko teoriko hau oinarritzat hartuz, jarraian aurkezten dugu indarkeria matxista prebentzio eta esku-hartze protokolo sorreraren proposamena. Proposamen hau, esperientzia pilotu moduan garatuko da. 18-30 urte bitarteko gazteekin egingo den lanketaz gain, Bidebietako Gaztelekuko erabiltzaileekin eta hezitzaileekin ere lanketa paralelo bat egingo da. Eta bukaeran elkarbanatze fase bat egongo da.

Helburuak

Esperientzia pilotu honen helburu nagusia, 12-17 eta 18-30 urte bitarteko gazteekin indarkeria matxistaren prebentzio eta esku-hartze protokolo baten sorrera bitartez gai honi buruzko sentsibilizazio prozesu bat bultzatzea da. Honako hauek dira helburu zehatzak:

1. Indarkera matxistari buruzko sentsibilizazioa handitzea.
- Indarkeria matxistari buruzko formakuntza eskaintzea.

2. Gaztelekuetan eta Kontadores Gazte Zentroan ematen diren indarkeria matxista egoerak identifikatzen laguntzea.
- Espazio fisikoen antolakuntza aztertzea.
- Indarkeria mota eta modu ezberdinen inguruko gogoeta bultzatzea.
- Harremanetan ematen diren dinamikak gainbegiratzea.
- Espazio seguruen inguruan hausnartzea.

3. Indarkeria matxista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea.
- Hezitzaile eta erabiltzaileen arteko prebentzio protokolo bat adostea.
- Hezitzaile eta erabiltzaileen artean indarkeria egoera ezberdinen aurrean emango den erantzuna adostea.
- Donostiako udal eta beste eragileek (irabazi-asmorik gabeko elkarteak, zerbitzuak etbar.) eskainitako baliabideak ezagutzea.

Esku-hartzea

Pedagogia feministan oinarritutako metodologia erabiliko da. Pedagogia feministak irakaskuntzarako filosofia eta praktikak dira. Teoria eta ekintza feministak hezkuntza formal eta ez formalerako baliabide moduan hartzen dira heziketa prozesua aztertu eta proposamenak egiteko (Martínez, I. eta Bernados, A., 2018). Pedagogia feministek, Dhar (2014) eta Liconak (2009) diotenez, kontutan dituzte identitate sozial ezberdinen intersekzionalitatea. Identitate ez arautuei ikusgarritasuna eta espazioa eskaintzen zaie eta baldintzak sortzen dira kolektibo zaurgarrienak segurtasunez mugitu daitezen. Ekintza eta eraldaketa soziala helburu esplizituak dira. Esperientzia bitartez ematen den ikaskuntzaren garrantzia aitortzen da. Gainera, zaintzaren etika integratzen da (Noddings, 2015), ikaskuntza prozesua parte-hartzailea da (Dhar, 2014 eta Licona, 2009), izakia, osotasunean ikusten da, bere alderdi fisiko, kognitibo, emozional eta soziala kontuan izanik (Montenegro, 2014) eta ezagutzeko beste modu batzuk erabiltzen dira: antzerki foroak, irakurketak, asanbladak, etbar (Martínez, I. eta Ramírez, G., 2017).

Parte-hartzaileak

18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko ekimena da.

Dena den, esperientzia pilotu honetan, hiru talde ezberdinekin lan egingo da:

a) Bidebieta Gaztelekuko 12-17 urte bitarteko nerabe talde bat.

b) Donostiako gaztelekuetako hezitzaile taldea.

d) Kontadores Gazte Zentroko talde bat osatuko da. Ekimenean parte hartzeko izena eman duten gazteek eta Kontadores Gazte Zentroko arduradunek hartuko dute parte. Gehienez ere 20 pertsonez osatutako taldea izango da.

Dinamizazioa: 

Eider Goiburu

Datak:

Formakuntza: Urtarrilaren 9a, 16a, 23a (asteazkenak) – 17:00-20:00 
Protokoloaren sorrera: Urtarrilaren 30a (asteazkena) – 16:00-20:00 
Bateratzea: Martxoaren 7a (osteguna) – 17:30-19:30 

Plazak: 20 pertsona

Prezioa: Doan

EMAN IZENA

Ekaina 2019
A As Az O Os L I
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

 

 

Gora joan