ALBISTEAK

KulturProposamenak

Kultur proposamenak jasotzeko epea ireki du Kontadoresek 2019ko urtarrilaren 11tik 25era bitartean, www.kontadores.eus webgunearen bidez

Kontadores Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea bertako eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Esteka honetan topa dezakezu informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunearen bidez, eskaera-inprimakia bete behar da.

Epeak

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 11tik 25era arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-inprimakiaren eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidearen bidez.

Hautaturiko proposamenak

Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

Informazio gehiago

Informazioa eta argibide gehiagorako jarri gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / T: 943483476

Urtarrila 2019
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

 

 

Gora joan