ALBISTEAK

Kontadoresek gazteentzako 8 laborategi artistiko programatu ditu, martxoaren 22tik aurrera. Beste hainbat diziplinen artean, kale antzerkiarekin, sukaldaritzarekin eta zirkuarekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira.

 

Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu, 2019ko martxoa eta ekaina bitartean. Guztira, 188 leku eskainiko dira, 8 laborategi artistikotan. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Eta, gainera, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Laborategi horien helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea. Hain justu, berezitasun horrek egiten du eskaintza benetan erakargarria eta berezia gazteentzat. Aurtengo eskaintza egiteko, batik bat, ondorengo irizpideak hartu dira kontuan:

  • Iazko ikasturtean arrakastatsuak izan ziren hainbat laborategiren jarraipena ahalbidetzea. Batik bat, publiko gazte zabalaren interesak kontuan hartu dira, eta Kontadoresera ahalik eta gazte gehien erakartzea dute helburu. Testuinguru horretan gastronomiari buruzko hainbat proposamen berri ere programatu dira. Horrez gain, aurtengo ikasturtean, 16 urtetik gorakoei zuzenduriko laborategia jarri da martxan: zirku laborategia.
  • Bertako artista eta eragile gazteek egindako proposamen berritzaileei leku egitea. Zentzu horretan programatu dira “Zementua erabiliz egindako kale esku hartzea” laborategia eta “Taldean hobeto elkar ulertzeko eta antolatzeko gakoak” laborategia.

Jarraian programazioari buruzko informazio guztia ikus dezakezu: laborategiak

Abuztua 2019
A As Az O Os L I
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan