ALBISTEAK

Kontadores Gazte Zentroak, udako itxiera festa antolatu du ekainaren 15ean, larunbatean, 19:00etatik aurrera. Denetarik izango da aurtengo festan.

 

Kontadores Gazte Zentroak festa handi batekin ospatuko du kurtso amaiera; Kontafesta. Aurten, ikasturtean zehar sustaturiko hainbat egitasmo ikusaraziko dira eta baita hurrengo ikasturteko laborategien aurkezpen txiki bat ere. Helburua da bultzatzea profesionalak ez diren arte bizien inguruko proiektuak (antzerkia, dantza, poesia...) eta proiektu esperimentalak; bereziki, hemengoak, gazte izaerakoak zein formatu txikikoak. Aldi berean, Kontafestak honako xede hauek ditu: parte hartzaileak motibatu beren sormen prozesuan aurrera egiteko eta euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatu.

Lotu diren ekintzak askotarikoak dira. Bernarda Albaren Etxea antzezlanak emango dio hasiera festari, Theatrola Donostiako antzerki talde amateurraren eskutik.

Ondoren, munduko sukaldaritzako laborategiko partaideek egindako pintxoak dastatu ahal izango ditugu eta Street Art izaerako Stencil esku-hartzea nola sortzen den zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Hori guztia Blonde In Flames DJaren erritmoak lagundurik.

Jarduerak hainbat erakunde eta irakasleren elkarlanari esker antolatu dira: Theatrola antzerki taldea, Boemius Art eta Kontadoreseko Supper Club sukaldaritza laborategiko irakasle den Gregory Schaefer sukaldaria. Nahi izanez gero, jarduera guztietan parte hartzeko aukera egongo da, eta ekintza guztiak doakoak izango dira.

Theatrolaren Bernarda Albaren Etxea antzezlana ikusteko beharrezkoa izango da gonbidapena aldez aurretik eskuratzea. Hala, ikuskizuna hasi baino 45 minutu lehenago banatuko dira Kontadoresen bertan, lekuak bete arte.

Jarraian egitaraua eta horren inguruko xehetasun guztiak emango dira:

19:00-20:30

  • Bernarda Albaren etxea antzezlana  (gaztelania, 95min). Zuzendaria: Ainhoa Agirre

(“La casa de Bernarda Alba ") Federico García Lorcak idatzitako obra da, antza denez 1936an, eta 1945ean estreinatutakoa Buenos Airesen. Antzezlan honek Bernarda Albaren istorioa kontatzen du: 60 urterekin bigarren aldiz alargundu ostean hurrengo 8 urteetan goitik-behera doluz jantzita bizitzea erabakitzen du.

 

20:30tik aurrera

  • DJ Blonde in Flames
  • Hurrengo urteko laborategien erakusketa:
    • Munduko pintxoak: Munduko sukaldaritza laborategiko partaideek euren ekarpena egingo dute festarako pintxoak eginaz eta dastatzera eskainiz.
    • Street Art: Boemius Art-en eskutik, Stencil teknika zuzenean.

Abuztua 2019
A As Az O Os L I
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan