ALBISTEAK

Irailaren 10ean, Bidebietako Kontadores Gazte Zentroak ateak irekiko ditu eskaintza zabal batekin.

Han, 18 eta 30 urte bitarteko gazteek beren kultura kezkak gauzatu eta garatzeko eta sorkuntza proiektuak partekatzeko aukera izango dute.

Asteartetik ostiralera, 17:30etik 20:30era, eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara, egongo da zabalik

Aurreko urteetan bezala, Kontadores Zentroak, zerbitzu desberdinak eskainiko ditu, publiko zabal eta anitzera egokituak:

Laborategiak: gazteei eskainitako tailer eta jarduerak dira; helburu nagusia da askotariko diziplina artistiko eta kulturalak sustatzea, gazteen interesak zein zaletasunak oinarri harturik.

Areto lagapena edo trukea: Sorkuntza proiektuak aurrera eramateko, espazioak, materiala eta erremintak eskainiko zaizkie eta euren proiektuak beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera dute.

Eszena: Arte biziekin eralzionaturiko lanak erakusteko eta elkartrukatzeko espazioa. Era guztietako proposamenak ongietorriak dira.

Azaroa 2020
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

 

 

Gora joan