ALBISTEAK

laborategi artistikoen deialdiaren kartela

Kontadoresek gazteentzako 13 laborategi artistiko programatu ditu, urriaren 16tik aurrera. Beste hainbat diziplinaren artean, argazkigintzarekin, musikarekin eta antzerkiarekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira.

Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu, 2019ko urria eta 2020ko otsaila bitartean. Guztira, 137 leku eskainiko dira, 13 laborategi artistikotan. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena, eta, gainera, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Aurten, gainera, dohainik izango diren hainbat laborategi daude.

Udazkeneko laborategi horien helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea. Hain justu, berezitasun horrek egiten du eskaintza benetan erakargarria eta berezia gazteentzat. Aurtengo eskaintza egiteko, batik bat, ondorengo irizpideak hartu dira kontuan:

• Publiko gazte zabalaren interesak kontuan hartu dira, eta Kontadoresera ahalik eta gazte gehien erakartzea dute helburu. Horregatik diziplina ezberdinetatik datorren laborategi eskaintza zabala izango da oraingoan. Honez gain, aurten 18 urte beteko dituzten gazteekin “ate irekien eguna” egitea proposatu da irailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, beraien interesak ezagutu eta etorkizunerako dituzten nahi eta beharrak kontuan hartu eta asetzeko asmoz.
• Horrez gain, +16 urtetik aurrerakoei zuzenduriko laborategia jarri da martxan, zehazki, DJ laborategia.
• Hemengo artista eta eragile gazteek egindako proposamen berritzaileei lekua egitea. Zentzu horretan programatu dira bitxigintza laborategia eta argazkigintza zein musika laborategiak.

Jarraian programazioari buruzko informazio topatu dezakezu: https://kontadores.eus/eu/labo

Martxoa 2020
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

 

 

Gora joan