ALBISTEAK

Milaka elkarbizitza irudia

Azken datuen arabera, Donostiako batez besteko alokairua 1.305,2€koa da. Hiruhilekoz hiruhileko, urtez urte, prezioa gora doa eta aditu batzuen arabera, alokairu burbuilaren aurrean gaude. Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Udaleko Donostia Gazteriak eta Eusko Jaurlaritzak ‘Milaka elkarbizitza’ jardunaldia antolatu dute azaroaren 7an 17:30ean Kutxa Kultur Plazan.

Gazteak eta etxebizitzaren gaia ardatz izango duen solasaldia sortuko da. Gazteen emantzipatzeko zailtasunen aurrean (alokairu burbuila, diru sarrera finkorik ez, etxebizitza eredu urriak), bestelako ereduen inguruan hitz egingo da. etxebizitza-eredu berriak ezagutzeko eta aztertzeko beharragatik: alokairu soziala, pisu solidarioak, co-housing-a edo belaunaldi arteko elkarbizitza, besteak beste.

Gainera, Donostiako Udalak gazteei bideratutako etxebizitza-programa aztertuko da, eta administraziotik bidera daitezkeen programa berritzaileen eredu modura, Usurbilgo Udalaren Txirikorda proiektua azalduko dute Usurbilgo alkateak eta Hiritik At kooperatibako kideek. Horrek belaunaldi arteko elkarbizitza sustatzen du.

Ekitaldiak Hiruburu dinamika jarraituko du, hots, hiru protagonista —18-30 urte bitarteko gazteak, kargu politikoak eta teknikoak— gai zehatz bat jorratzeko mahai baten inguruan elkartuko dituen eztabaida-dinamikan oinarrituko da.

Topaketa honen bitartez 2018an Kontadoresen antolatutako #GaztEmantzipazioa jardunaldiari jarraipena emango zaio. Iaz, gentrifikazioa eta turistifikazioak duten eragina mahai gainean jarri ziren, baita hauek alokairuan eta gazteen emantzipazioan dakartzaten ondorioei irtenbidea ematearen beharra arazoa kronifikatu aurretik.

Aurtengo ekitaldian interesa duten pertsonek honako bide hauek jarraituz eman dezakete izena:

● Galdetegia bete: https://labur.eus/milakaelkarbizitza
● Telefono zenbakia: 688737092 (Luisa)
● Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Abuztua 2020
A As Az O Os L I
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

 

 

Gora joan