ALBISTEAK

Fantasiazko eta beldurrezko 30. astearen egitaraua sorpresaz beterik dator, eta honen barnean, haurrentzako filmak ere badaude! Kontadoresen bi emanaldi izango dira haientzat. Animatu eta etor zaitezte!

 

Azaroak 8, Ostirala, 17:30etan:

AXEL HEROI TXIKIA

Axel abentura bizi batean murgilduko da Bontako baso legendarioa aurkitzeko asmotan, non bere herria salbatu ahal izango duen landare magiko bat aurkituko baitu. Heroi gazteak bere bihotzari aditu beharko dio bere xedea lortu nahi badu, baina ez da ez, bakarrik egongo. Bere lagunik onena, Jono, izango du bidaide, eta honek lagunduko dio arrisku amaigabeak gainditzen. Elkarrekin borrokatu beharko dute Lizard erregearen aurka, baina printzesa ausart bat eta ostruka erraldoi baten itxura duen robot atsegin bat ere ezagutu dituzte.

Txina. Zuzendaritza: Leo Lee. Iraupena: 80 min.

2019 10 12 KONTAODRES AXEL mini

 

Azaroak 16, larunbata, 17:00tan:

JELLY-T

Ivan Olsen gaixoak arazo ugari ditu. Eskolan burla egiten diote eta haur talde batek galtzak urez betetzen dizkio noiznahi. Eta Ivan etxera iristen denean, bere aitak ez dio kasurik egiten, Tarzan maite baitu eta ez ditu bere semearen trebetasun txikiak estimatzen. Baina egun batean Ivan-ek aitaren gurariak betetzeko eta bere eskolako bullying-ari aurre egiteko aukera izango du. Sorgin lagun batek bere gurari handiena emango dio: superbotereak! Galdera da: superbotereak izateak bizitza errazten al du?

Danimarka. Zuzendaritza: Michael Hegner. Iraupena: 80 min.

2019 10 12 KONTAODRES JEllyT mini

 

Azaroa 2019
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30

 

 

Gora joan