ALBISTEAK

Mikroantzerki maratoiaren laugarren topaketa Kontadoresen

Kontadoresek Mikroantzerki Maratoiaren laugarren edizioa antolatu du. Azaroaren 30ean, larunbatean, izango da, 18:00etatik aurrera Kontadoresen. Bertaratutakoek, hainbat mikroantzerki pieza ikusteko aukera izango dute eta baita hurbileko giroa bizitzeko abagunea ere.

Kontadores Gazte Zentroak IV. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoia aukera paregabea da hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerkia bultzatzeko. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaileak motibatu nahi ditu beren sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatu ere.

Formatu txikiko ikuskizuna izanik, sortzaile eta publikoaren artean hurbiltasuna eta tratu pertsonala eragin nahi du Maratoiak. Hain zuzen ere, ekitaldiaren ardatza da gertuko antzerki pieza laburrak ezagutzera ematea era hurbil batean. Aldi berean, gerturatutakoek sortzaileekin hitz egiteko aukera eskaintzen du hurbileko emanaldi horrek. Formatu handiko emanaldietan ezin daitekeen hurbileko giroa eta tratua eragin nahi du Maratoiak.

IV. Mikroantzerki Maratoia gauzatzeko, deialdi irekia egin zen eta piezak aurkezteko epea jarri zen martxan 2019ko urriaren 1etik azaroaren 7ra arte. Guztira 12 mikroantzerki pieza jaso dira deialdian eta 20 pertsonek hartu dute parte deialdian. Pieza horietarik hiru hautatu dira maratoiaren laugarren ediziorako. Antzeztuko diren hiru obretatik 1 euskaraz izango da, eta besteak gaztelaniaz. Irene Hernando, Amaia Ruiz de Galarreta eta Iñigo Ortega epaimahaikideek azpimarratu dute aukeraturiko hiru obren askotariko izaera eta balio eszenikoa.

Maratoiaren laugarren edizio honetara hurbiltzen den publikoak esperientzia gertukoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, iluntzean, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera. Sarrera doakoa izango da.

Jarraian, hautaturiko piezen inguruko xehetasunak:

Bat gehiago, besterik ez
Taldea: Bigarren aukera
Iraupena: 9 minutu
Hizkuntza: Euskara
Sinopsia: Ana Frank eta Sokrates gela berean elkartu dira. Garbi dago hortik ez dela ezer ez inor onik aterako.

¿Playa o monte?
Taldea: Ruth Garreta
Egilea: Javier Liñera
Antzezleak: Ruth Garreta
Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Sinopsia: Inoiz ez dakizu non amaituko duzun. Oporretan bezala, ez dakizunean mendira ala hondartzara joan. Edo, nora joango zaren ez dakizunez, arropa beroa eta galtza motzak, zapata itxiak eta txankletak hartzen dituzunean. Azkenean, maleta lehertzeko zorian egoten da. Ia-ia. Horixe gertatzen zaie pertsonaia hauei, ez baitakite nora helduko diren. Baina prest daude. Oso prest.

Asincronizadas
Egilea: Judit Delgado, Ana Herrero, Lola Tinés
Antzezleak: María Linares, Lola Tinés, Judit Delgado
Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Sinopsia: Hurrengo Joko Olinpikoetarako, talentuak bilatzen ari da igeriketa sinkronizatuko selekzio nazionala. Deialdira aurkezteko asmoarekin, igerileku puzgarri batean entseatzen hasi dira Estrella, Dolores eta Angustias, talenturik gabeko hiru lagun “txoro".

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Kontadores: Pasai San Pedro 13. Bidebieta. Donostia.
Tel.: 943 483 476
Webgunea: www.kontadores.eus
Emaila: kontadores@donostia .eus
Facebook: http://www.facebook.com/kontadores.gazte.zentroa

 

Abendua 2019
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

 

 

Gora joan