ALBISTEAK

‘Pilulak’ leloa oinarri, zaurgarritasunari begira jarri da Feministaldia Abenduaren 12, 13 eta 14ean Kontadoresen ospatuko da Kultura Feministaren XIV. jaialdia

Plazandreokek beste urte batez Kultura Feministaren Jaialdia antolatuko du abenduko bigarren
hamabostaldian. Aurten, ‘Pilulak’ lelopean hartuko du abenduaren 8tik 14erako astea.
Aurkezpenean izan dira Plazandreok kolektiboko antolatzaile Juana Aranguren, Feministaldiako
koordinatzaile Leire San martin eta Josebe Iturrioz, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida,
Donostiako Berdintasun zinegotzi Duñike Agirrezabalaga eta Tabakalerako kultura zuzendari Clara
Montero.


Azken hamalau urteetan bezala, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta
diskurtsoen elkargune izan nahi du Feministaldiak, bereziki, zaurgarritasuna, eromena eta
desorekei begira jarrita. Horretarako, hainbat izango dira egitarau oparoa beteko duten
gonbidatuak.


“Aurtengo edizioa berezia izan da” hala azpimarratu du Leire San Martin jaialdiko
koordinatzaileak, “azaroaren 23an ekin genion Paul B. Preciado eta Cristina Moralesekin egindako
hitzaurre batekin eta abenduaren 8 eta 9an Tabakalerarekin elkarlanean jarraitu dugu zinema
feminista landuz” azaldu du.


Bihartik aurrera ordea, aldaketa nagusia iragarri dute antolatzaileek, alegia, azken urteetan
hartzaileak ohituta zeuden Tabakaleratik, Kontadoresera mugituko baita jaialdia. “Periferietara”
itzultzeko apustua egin baitute. “Hasierako Feministaldiaren Artelekuko urte haiek gogoan, gogoa
genuen hiriak eskaintzen dituen beste bazter batzuetara jotzeko”, gehitu du Feministaldiako
koordinatzaile Josebe Iturriozek.


Aurten ere, egitarau oparoa bildu dute antolatzaileek. Hitzaldi, mahai-inguru, antzerki eta
performance-en artean, honako artista, aktibista eta pentsalariak izango dira.
Buru-osasuna, prostituzioa, transexualitatea!


Pilulak leloaren barnean, hainbat dira landuko diren gaiak. Abenduaren 9a izan zen abiapuntu,
hain zuzen Zauriak dokumentalarekin hasi baitziren, buruko gaitzak eta feminismoa uztartzen
dituen ikus-entzunezkoarekin. Horri jarraipena emateko, BURU-OSASUNA ETA FEMINISMOAK:
ZAURGARRITASUNA POTENTZIAL GISA mahai-ingurua izango dute larunbatean, Maria Zapata,
Susanna Minguell eta Marta Plazarekin.


Egun berean, prostituzioa ere mintzagai izango dute PROSTITUZIOA: ELKARRIZKETA ETA ETIKA
FEMINISTA izeneko mahai-inguruan, Sabrina Sanchez eta Tere Maldonadorekin.
Besteak beste, transexualitateak ere bere lekua izango du BITASUNETIK AT, PRAKTIKA
ARTIBISTAK mahai-inguruarekin, Sam Fernandez eta Diego Marchanterekin.

Horiez gain, Nancy Garin, Susana Talayero, Leire Aranberri, Ce Quimera, Urko Postop, Irene
Arrarats, Iraitz Agirre, Marta Malo, Cul Kombat, Miren Gaztañana eta Iraia Eliasen lan eta
ekarpenak izango dira.


Urtero bezala, Feministaldiak festa antolatu du jaialdiari amaiera emateko. Larunbatean Moganbo
aretoan izango da 22:00etatik aurrera, besteak beste, Folkaraokea eta Sobria&Serena Djekin.

 

 

Martxoa 2020
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

 

 

Gora joan