ALBISTEAK

K-SET

DIZIPLINARTEKO SORKUNTZA GUNEA
URTARRILETIK AURRERA, KONTADORESEN

 

Kontadores Gazte Zentroa eta "La Traka Proidukzioak" artean sorturiko proiektu bat da K-SET, artea egin nahi duten gazteentzat (musika, idazketa, antzerkia, dantza eta abar.). Elkartzeko gune bat eskaintzen die gazte horiei K-SETek, edozein arte diziplinatan interesa duten beste pertsona batzuekin egoteko. Horrela, talde lana sustatuko du, eta, gainera, sormena eta berrikuntza bultzatuko ditu. Pertsona bakoitzak bere balioa ematen du, eta, hala, hainbat arte jakintza eta diziplina bateratzen dira, azkenean, produktu berritzaile bat sortzeko.

 

K-SETeko kide izan nahi duzu? Hauek dira baldintzak:

  • 18 eta 30 urte bitartekoa izatea, biak barne
  • Arte diziplina* batean jarduteko gogoa izatea

Nola eman izena?
Izen ematea, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emaila bialduz. Urtarrilak 10 arte. Zure izen-abizenak eta interesezko diziplina artistikoa adieraziz.

Noiz elkartuko gara?
Kontadores Gazte Zentroan elkartuko gara, Urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:30-20:30 bitartean.
Hortik aurrera, astean behin elakrtuko gara, taldeak erabakitako egun eta orduan.

 

* Arte diziplina horiek, musika, idaztea, antzerkia, zinema, pintura, dantza eta abarren arlokoak izan daitezke

 

Otsaila 2020
A As Az O Os L I
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29

 

 

Gora joan