ALBISTEAK

 

Kultur proposamenak jasotzeko epea ireki du Kontadoresek 2020ko urtarrilaren 13tik 26ra bitartean, www.kontadores.eus webgunearen bidez

Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea bertako eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoresen.

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak) erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Esteka honetan informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak ikus daitezke: https://kontadores.eus/eu/parte-hartzeko-oinarriak

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunearen bidez, eskaera-inprimakia bete behar da: https://kontadores.eus/eu/guri-buruz/kultur-proposamenak

Epeak

Proposamenak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 13tik 26ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-inprimakiaren eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez.

Hautaturiko proposamenak

Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Kontadoresek bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta baita horren difusioa bere ohiko kanaletan. Horregatik, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / T: 943483476

Maiatza 2020
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan