ALBISTEAK

2019ko edizioan osatutako gazte epaimahaia / Giza Eskubideen Zinemaldia

 

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute.

Apirilaren 23 eta 30 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman behar da. Epea martxoaren 31ra arte irekita dago. Hurrengo egunean, hau da, apirilaren 1ean izena eman duten guztien artean zozketa egingo da, eta irabazleen izenak zinemaldiko webgunean ezagutzera emango dira.

 

Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera emango du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte.

Horrezaz gain, epaimahaikide lana egingo duten gazteei Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonu emango zaizkie.

Ekaina 2023
A As Az O Os L I
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

 

 

Gora joan