ALBISTEAK

Donostia Gazteriak gazteentzat 153 plaza eskainiko ditu zazpi laborategitan martxoaren 25etik aurrera. Argazkigintza, sukaldaritza, dantza eta bideo sorkuntza landuko dira.

Dantza, argazkigintza, sukaldaritza, elikadura osasungarria eta sare sozialetarako bideo sorkuntza izango dira tailerren ardatz nagusiak, eta martxoaren 25etik aurrera eskainiko dira gazteentzako tailer horiek guztiak Kontadores Gazte Zentroan. Donostia Gazteriak 153 plaza eskainiko ditu zazpi laborategitan banatuta 2020ko martxotik ekainera bitarte. Kontadores zentroko ikastaroen proposamenak kontuan izaten ditu gazteen interesak, beharrak eta gustuak; hori guztia gazteentzako prezio eskuragarrietan. Gainera, aurten 16 - 20 urte bitarteko gazteentzat doako ikastaro bat ere izango da, Instragamerako ikus-entzunezkoei buruzkoa.

Aurreko edizioekin alderatuta, eskaintzan berritasun batzuk daude, adibidez, contact dantzaren ikastaroa edo Twerking Feministarena. Prestakuntzaz gain, helburua da pertsonen arteko erlazioak eta lan dinamika berriak sustatzea.

Laborategiak artistek eta agente gazteek eta tokikoek proposatzen dituzte. Urtarrilean argitaratutako deialdi publikora aurkeztu ziren 30 ekimenen artetatik hautatu dira proposamen horiek.

Webgune honetan eman ahal izango da izena: https://kontadores.eus/eu/labo eta, batik bat, 18 - 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Twerking feminista

Zentroko ildo feministarekin bat eta berrikuntza gisa, Twerking Feminista ikastaroa eskainiko du Raquel Coroma dantzariak. Bera ezaguna da Dancing Princess delako eta gazteen askapena eta ahalduntzea landuko ditu. Bestalde, Contact ikastaroan, mugimenduaren bidez, inprobisazioan sakonduko da.

Elikadura

Ohitura osasungarriak eta beste kultura batzuetako gastronomiak berriz ere garrantzitsuak izango dira edizio honetako eskaintzan. Izan ere, hiru tailer antolatu dira: Munduko sukaldaritza, Supper Club eta Batch Cooking. Beste herrialde batzuetara gastronomiaren bidez bidaiatzeaz gain, taldean kozinatu ahal izango da, berriketan egin, partekatu eta janaria dastatu ahal izango da. Batch coocking teknikarekin arratsalde batean aste guztirako menu osasungarriak planifikatzen eta prestatzen erakutsiko da.

Ikus-entzunezkoak

Argazkigintza eta bideo sorkuntza ere izango dira udaberriko tailerretan. Argazkigintzan errelebatze analogikoa landuko da.

Instagram, gazteek gehien erabiltzen duten sare sozialetako bat, ikastaroen eskaintzan izango da. Gainera, 16 - 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaro hau doakoa izango da. Instagramek duen garrantzia dela eta, sare sozial honetarako bideoak sortuko dira.

IZEN EMATEAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO

Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro, 13 , Bidebieta, Donostia/San Sebastián.
T: 943 483 476
Weborria: www.donostia.eus/kontadores
Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ordutegoa:
Asteartetik ostiralera: 17:30-20:30
Larunbatak: 17:00-21:00

Iraila 2023
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30

 

 

Gora joan