ALBISTEAK

web Kopia

Ekainaren 11tik 30era zerbitzua irekita egongo da. Kontadoresek espazioen lagapenari emango dio lehentasuna, eta aire zabalean egingo den laborategi bat eskainiko du.

Donostia eta Donostialdeko gazteek aukera izan dezaten kultura, artea eta sorkuntza jardueretan aritzeko Kontadores Gazte Zentroa ohiko ordutegian egongo da irekita: asteartetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Kontadoresek espazioen lagapenari emango dio lehentasuna eta aire zabalean egingo den laborategi bat ere eskainiko du. Hala, gazteentzako bi areto irekiko dira entseguak egiteko edukieraren %50ean. Etenaldiaren ondorioz, bertan behera geratu ziren hainbat eskaera, eta horiei lehentasuna emango zaie.

Kontadoresek hainbat neurri hartu ditu erabiltzaileek bisita segurua egin dezaten, besteak beste: aretoak erabiltzeko beharrezkoa izango da aldez aurreko erreserba egitea; aretoen erabiltzaileek ordutegia zorrotz betetzea; pertsonen arteko segurtasun-tartea bermatzea; maskarak erabiltzea; eskuen garbitasuna egitea edo ezarritako seinaleei kasu egitea.

Aire zabalean egingo den laborategia, ekainaren 27an, 10:00etatik 13:00etara, Davit Amunarrizek egingo duen argazkigintza irteera saioa izango da. Kameraren bidez hiriko hainbat eremuren inguruko argazki esku-hartzeak egingo dira, eta hirian Covid19 krisiaren eragina aztertuko da. 8 plaza eskainiko dira 5,25 eurotan. Izen ematea, www.kontadores.eus webgunetik egin ahal izango da ekainaren 12tik aurrera.

Edozein zalantza izanez gero, telefonoz 943483476 edota posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean argituko da.

Uztaila 2020
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

 

 

Gora joan