ALBISTEAK

Argazki lehiaketa

14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat eta Abenduaren 21etik Urtarrilaren 6ra

Gabonak Zuretzat programaren baitan aurten argazki lehiaketa antolatu da; 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Eta DSSGazteria-ko instagram kontuaren bitartez kudeatuko da.

Lehiaketarako bi maila ezberdin bereiztuko dira; lehena 14 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat eta 17 eta 30 urte bitartekoentzat bigarrena.

Argazkiak abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra arte aurkeztu litezke eta horretarako aurrez izena eman behar da.
Izan ere, izen ematea zabalik dago eta hilaren 26ra arte luzatuko da: HEMEN

Bi gai aukeratuko dira lanetarako; horietako lehena 21ean iragarriko da eta bigarrena 29an. DSSGazteria-ko instagram kontuan iragarriko direlarik.

Parte hartzeko nahitaezko baldintzak eta betebeharrak honako hauek dira;
1.- DSSGazteriako jarraitzailea izatea
2.- Aurrez izena ematea.
3.- Argazkiak norberaren Instagram kontuan publikatzea eta publikazioan DSSGazteria etiketatzea

Kategoria bakoitzean sari eta irizpide hauek ezarri dira:
1.- Gai bakoitzeko argazkirik onena: epaimahaiak aukeratuko du

Saria: urpeko akzioko kamera bat

2.- Gai bakoitzeko publikoaren saria: "gustatzen zait" gehien lortu duen argazkia izango da

Saria: Bluetooth aurikularrak

Epaimahaia Gazteriak-ek aukeratu du, eta Kontadores zentroko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kidez osatu da

Parte hartzeko asmoa baduzu eta informazio gehiago eskuratu nahi baduzu ondoko dokukmentura jo dezakezu: OINARRIAK ARGAZKI LEHIAKETA.

Eta edozein zalantza baduzu deitu edo idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 943481909.

 

Iraila 2021
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

 

 

Gora joan