ALBISTEAK

hilekoa

Urtarrilaren 22an eta 23an, emakume gazteentzako bi tailer antolatu ditugu Kontadoresen. Bertan, norbere burua hobeto ezagutzeko gakoak eta
hilekoaren zikloa ulertzeko tresnak landuko dira.

Tailer honek barrura begira jarri nahi gaitu, norbere gorputza hobeto ezagutzeko eta hilekoaz hausnartzeko. Hain justu, tailer honetan partekatuko dira hilekoaren esperientziak eta identifikatzen ikasiko dugu bizi garen gizartean, oraindik ere, dauden tabuak eta estigmak. Horrela, hilekoak biltzen dituen askotariko esperientziak eta bizipenak begirada feminista batetik lantzen ikasiko da.

“Hilekoa dugun pertsona oro ziklikoak gara, baina zer adierazten du horrek? Eta gure gizartean nola ulertzen dugu menstruazioa? Zergatik daude loturik hilekoa eta mina?” Zuriñe Hidalgo dinamizatzaileak hainbat galdera jarri ditu mahai gainean. Lantegian parte hartzen duten emakumeak galdera horien eta beste hainbaten bueltan ariko dira.

Horrez gain, parte hartzaileen artean espazio seguru bat sortzea izango da tailerraren beste helburuetako bat: “Ahizpatasunez eta giro goxo batez lagundurik nork bere esperientziak eta bizipenak partekatu ahalko ditugu, besteen epairik gabe” zehaztu du Hidalgok.

TAILERRAREN DINAMIZATZAILEA

Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990) haur hezkuntzan diplomaduna da, eta irakasle gisa aritu da lanean. Hesian musika taldeko abeslari eta kantagilea da, eta ETB1eko hainbat saiotan parte hartu du. Aspaldi hasi zen hilekoaren inguruan hausnartzen eta ikasten, eta orain dela urte bete “coach menstruala” izateko formazioa jaso zuen. 2020Ko udan, gai horren inguruko hainbat erretiro egin ditu emakumeekin.

TAILERRAREN EDUKIAK

  • Ziklo menstruala eta bere lau faseak
  • Gure hormonak
  • Hilekoaren inguruko mitoak eta aurreiritziak identifikatu
  • Menstruazioa eta mina
  • Antisorgailu hormonalak: ezagutu eta begirada kritikoa landu
  • Hilerokora bideraturiko produktuak eta joera alternatiboak: free bleedinga, hazi zakua, telazko konpresak, infusio lasaigarriak, kopa...

PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK

Oro har, emakume gazteei espresuki zuzenduriko tailerra da, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteek. Tailerra aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, euren partaidetzaren egokitasuna balioztatuz gero, eta plaza libreak egonez gero.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Dinamizazioa: Zuriñe Hidalgo
Datak eta ordutegiak: Egun bakarreko saioa da, eta tailerrak 3 orduko iraupena izango du.
Urtarrilaren 22a. 17:00-20:00. Izen ematea: HEMEN
Urtarrilaren 23a. 17:00-20:00. Izen ematea: HEMEN
Hizkuntza: Euskara.
Plaza kopurua: 8.
Prezioa: 4,50€

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan: 943483476 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Urria 2023
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

 

 

Gora joan