ALBISTEAK

Munduko sukaldaritza web Kopia2

Kontadoresek gazteei zuzendutako 5 laborategi programatu ditu otsailaren 6tik aurrera. Laborategi horiek sukaldaritzarekin eta dantzarekin zerikusia izango dute.

Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu 2021eko otsaila eta martxoa bitartean. Guztira 56 plaza eskainiko dira, 5 laborategi kulturaletan banaturik. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Eta euren poltsikora egokitutako prezioekin. Nabarmendu nahi dugu, gainera, aurtengo ikasturtean, gizarte laguntzak jasotzen dituzten familietako kideei %15eko murrizketa ezarriko zaiela ordainketan.

Azpimarratu nahi dugu Covid19 krisia dela eta Kontadoresek berezko protokoloa duela gaixotasunaren hedapenaren aurrean arriskuak ekiditeko. Beraz, ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira une oro. Kontsultatu Kontadoreseko protokoloa

HEMEN daude proposamenei, egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko zehaztasunak.

PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK.

Oro har, gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteak. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, euren partaidetzaren egokitasuna balioztatuz gero, eta plaza libreak egonez gero.

 

Abuztua 2021
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

 

 

Gora joan