ALBISTEAK

berria kopiaweb

Aste bakarrean 18 -30 urte bitarteko 160 gaztek eman dute izena Kontadoreseko laborategietan

Kontadoresek neguko hainbat laborategi programatu ditu 2021eko otsailean eta martxoan. Guztira 56 plaza eskaini dira, 5 laborategi kulturaletan banaturik. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Eta euren poltsikora egokitutako prezioekin.

Azpimarratu nahi dugu neguko laborategiek izan duten harrera ona gazteen artean. Hain zuzen ere, aste bakarrean 18-30 urte bitarteko 160 gaztek eman dute. Udaberriari begira laborategi gehiago proposatuko dira eta www.kontadores.eus webgunean zein sare sozialetan egingo da informazioaren hedapena, besteak beste.

Covid-19aren krisia dela eta Kontadoresek berezko protokoloa du, gaixotasunaren hedapenaren aurrean arriskuak ekiditeko. Beraz, ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu behar dira une oro. Kontsultatu Kontadoreseko protokoloa.

Horrez gain, Kontadoresek doan lagatzen ditu espazioak, materialak edo baliabideak gazteek euren proiektuak garatu ahal izateko. Zentroak, areto nagusi eroso bat, gela digital bat, entseguetarako areto bat eta bi lantegi ditu. Areto nagusia bera ere ekipamendu teknikoaz hornituta dago: argiztapena, soinua eta proiekzioa.

Iraila 2021
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

 

 

Gora joan