Martxoaren 26tik apirilaren 10era Bidebietako Bideberri Institutuko Bitxigintza Goi Mailako Zikloko bigarren mailako ikasleen piezak egongo dira ikusgai. Gainera, martxoaren 26an, sortzaile gazteekin batera bitxiak ikusteko bisitaldia egingo da. Aldi berean, Bideberri Institutuko ikasleen argazki erakusketa egingo da.
Kontadores Zentroak antolatu du Bitxigintzako Goi Mailako Zikloko bigarren mailako sei ikasleen erakusketa, Bideberri Institutuarekin batera. Bertan, ikasleek egindako 25 lan egongo dira ikusgai. Lan horiek hainbat teknika erabiliz sortu dira, besteak beste: 3D diseinu inprimaketa bidez, argizaria moldekatuz, burdinaren galdaketa eginez edo eta prentsa hidraulikoa erabiliz. Piezen gaiei/korronteei dagokienean, natura, barrokoa eta pieza geometrikoak aipa ditzakegu.
Bitxien erakustaldia martxoaren 26tik apirilaren 10era egongo da ikusgai Kontadoreseko Hallean, Zentroaren ohiko ordutegian. Nolanahi ere, martxoaren 26an, 18:00etatik 20:00etara bitartean, taldekako bisitak egingo dira, eta sortzaile gazteekin egoteko aukera egongo da. Martxoaren 26ko bisita egiteko aldez aurretik izena eman behar da www.kontadores.eus webgunean. Gainerako egunetan gerturatzeko ez da izenik eman behar.
Bideberriko ikasleen argazki erakusketa
Horrez gain, Bideberriko BHIko ikasleek Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko argazki lehiaketa egin dute, eta ateratako argazkien erakusketa egingo da Kontadoresen.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Bitxigintza erakustaldiaren talde bisitak: martxoaren 26an, 18:00-20:00. Egin zure erreserba hemen
Bitxigintza erakustaldia: martxoaren 26tik apirilaren 10era. Ordutegia: asteartetik ostiralera 17:30-20:30 eta larunbatetan 17:00-21:00. Sarrera librea.
Argazki erakustaldia: martxoaren 22-26 bitartean. Ordutegia: asteartetik ostiralera 17:30-20:30. Sarrera librea.