ALBISTEAK

TWERKING FEMINISTA

Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu 2021eko apiriletik ekainera bitartean. Guztira 56 plaza eskainiko dira, 5 laborategi kulturaletan banaturik. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Nabarmendu nahi dugu, gainera, aurtengo ikasturtean, gizarte laguntzak jasotzen dituzten familietako kideei %15eko murrizketa ezarriko zaiela ordainketan.

Udaberri honetan zure burua zaindu eta gorputzetik gozatzeko aukera izango duzu dantza eta sukaldaritzaren inguruko tailerrei esker: Dancehall,Twerking feminista, Batch cooking, Espezia eta belar aromatikoen sorkuntza tailerra, Argazkigintza gastronomikoa, Sukaldaritza beganoa mugarik gabe eta New Orleans- budua eta jazza sukaldean.

HEMEN dituzu proposamenei, egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko zehaztasunak.

 

PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK

Oro har, gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteek. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, euren parte-hartzea egokia dela joz gero, eta plaza libreak egonez gero.

Ekaina 2023
A As Az O Os L I
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

 

 

Gora joan