ALBISTEAK

Astrolabium Teatroa konpainiako kideak Kontadoresen izan dira bere azken obra entseatzen.
Maiatzaren 21ean eta 22an jendaurrean aurkeztuko dute arratsaldeko 19:00etan.

Butterfly effect (Gizateriaren hegaldia) antzezlanean Papillon eta Clementek historiaren eboluzioa kontatuko digute suaren sorreratik abiatu, espazioa zapaltzetik pasa eta egungo eskubideen aldeko borrokaraino.... oso modu berezian. Herriz herri zinema eramaten ibiltzen diren bi lagun hauek maleta zahar bat eta irudimena soilik izango dute lagun afera honetan kamera apurtzen zaienean.

Sarrera doan izango da gonbidapenarekin eserlekuak bete arte. Lehentasuna izango dute 18-30 urte bitarteko gazteek. Gonbidapena eskuratzeko deitu edo idatzi Kontadoresera: 943483476 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Bertan ikusiko dugu elkar!

2021 05 09 KONTADORES Butterfly2 webKopia

Ekaina 2023
A As Az O Os L I
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

 

 

Gora joan