ALBISTEAK

Espazio lagapenak, eszena proposamenak eta laborategiak izango dira hiru ardatz nagusiak.

Ostiral honetatik aurrera, erabiltzaile guztien osasuna babesteko behar diren neurriak hartuta, Kontadores Gazte Zentroak ateak irekiko ditu. Donostia Gazteriak hiriko gazteen nahi eta behar kulturalei bide egiteko sorturiko espazioa da Kontadores, arte zein sorkuntza jarduera ezberdinen topaleku.
Hiru ildo nagusi izango ditu aurten ere Kontadoresek: Espazio lagapenak, laborategi kulturalak eta eszena proposamenak.


Espazio lagapenak
Gazteek euren sorkuntza/ kultur ekimen eta proiektuak lantzeko (antzerki/dantza entseguak, bilkurak...) espazio ezberdinak daude eskuragarri. Gure webgunean kontsulta ditzakezu.


Udazkeneko laborategiak
Irailaren bigarren hamabostalditik aurrera jarriko ditugu gure webgune eta sareetan aurtengo udazkeneko laborategi proposamenak. Gorputza egongo da ikasturte honetako lehen laborategi sortaren erdigunean.


Kontadores eszena
Urritik aurrera proposamen anitzak ikusiko ditugu Kontadoreseko oholtzan, sortzaile gazte eta hasi berriei lehentasuna emanez.

Aurten ere, ohiko ordutegian egongo da irekita: asteartetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.
Gehiago jakin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan 943483476 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
... edo zatoz bertara gu ezagutzera!

 

Kontadoresen udazkenko irekiera

Abendua 2021
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

 

 

Gora joan