Kontadoresek gazteei zuzendutako 9 laborategi programatu ditu urriaren 19tik aurrera. Laborategiak sukaldaritzaren eta arte eszenikoen eremuko proposamenak izango dira.
Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu 2021eko urritik 2022ko otsailera bitartean. Guztira 92 plaza eskainiko dira, 9 laborategi kulturaletan banaturik. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Aurten arte eszenikoak eta sukaldaritza nabarmenduko dira, gorputza kokatuko da laborategien erdigunean, eta gizartean bizi dugun egoerak eraginda sortu den beharrari erantzun egingo zaio: gazteentzat espazioak sortuz, gorputzetatik, mugimendutik, sorkuntzatik eta ongizatetik harremanak eraiki ditzaten.
Azpimarratu nahi dugu Covid-19k sortutako krisia dela eta, Kontadoresek berezko protokoloa duela gaixotasunaren hedapenaren aurrean arriskuak ekiditeko. Beraz, ezarritako segurtasun eta higiene neurriei eutsi beharko zaie une oro. Kontsultatu Kontadoreseko protokoloa
HEMEN daude proposamenei, egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko zehaztasunak.