ALBISTEAK

18 eta 30 urte bitartekoa zara? Gazte Epaimahaikide izan zaitezke!

Izena eman 60 plaza zozkatuko baitira!



Bestalde, epaimahaiko kide guztiek 32. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute.

BALDINTZAK ETA KONPROMISOAK: (Ikus parte hartze oinarriak hemen)

-
18 eta 30 urte bitarteko adina izatea 2021eko urriaren 29an (Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute)

- 2021eko urriaren 29an Antzoki zaharrean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, proiektatuko diren Beldurrezko eta Fantasiazko hainbat film labur ikustea eta dagokion bozketa burutzea.

- 32 Beldurrezko eta Fantasiazko astea amaitu ondoren, gazteen epaimahaiko 2 kidek irabazleak ezagutzera emateko egingo den prentsaurrekoan parte hartuko dute, eta “Film labur onenari gazte saria” eman beharko dute.

Ezarritako epeak honako hauek dira

IZEN-EMATEA: 2021eko irailaren 27tik urriaren 14 arte, hemen

ZOZKETA: 2021eko urriaren 19an, ikus emaitzak hemen

KONFIRMAZIOA, Hautatuak izan direnak bertaratuko direla konfirmatzeko epe muga: urriaren 24a. hemen

Bestela, baztertu egingo dira eta itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

EMANALDIAREN EGUNA, Gazteen epaimahairako emanaldi egun bakarra 2021eko urriaren 29a izango da,ostirala, Antzoki Zaharrean, 16:00etatik aurrera.





Donostiako Udalaren Logoa
Abendua 2023
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan