ALBISTEAK

Mikroantzerki Maratoia

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 29ra arte, eta hautaturiko piezak 2021eko azaroaren 27an ikusi ahal izango dira Kontadoresen, V. Mikroantzerki Maratoiaren testuinguruan

Kontadores Gazte Zentroak V. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoiaren helburua da bultzatzea hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/amateurra. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere. Bestalde, elkargune honek hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du.

V. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko izen ematea 2021ko urriaren 4tik 29ra arte dago zabalik, biak barne.

Aurten, COVID-19aren ondorioz ezarritako neurriak direla eta, epaimahaiak bi pieza hautatuko ditu hasiera batean. Testuinguruak ahalbidetuko balu, hirugarren pieza bat ere aukeratuko litzateke, orain arteko edizioetan egin den moduan. Epaimahaiaren erabakia 2021eko azaroaren 16ean argitaratuko da.

Pieza aukeratuek laguntza ekonomikoa jasoko dute eta V. Mikroantzerki Maratoian aurkeztuko dira, Kontadores Zentroan 2021eko azaroaren 27an.

Maratoiaren bostgarren edizio honetan, COVID-19aren inguruko neurrien ondorioz moldaketak egin beharko baditugu ere, bertaratzen den publikoak esperientzia apartekoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, iluntzean, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera.

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro Hiribidea 13, Bidebieta, Donostia.
  • Tel.: 943 483 476
  • Web: www.kontadores.eus
  • Helbide elektronkoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ekaina 2023
A As Az O Os L I
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

 

 

Gora joan