Mikroantzerki maratoiaren bostagarren topaketa Kontadoresen
Kontadoresek Mikroantzerki Maratoiaren bostgarren edizioa antolatu du. Azaroaren 27an, larunbatean, izango da, 17:45etik aurrera Kontadoresen. Bertaratutakoek, hainbat mikroantzerki pieza ikusteko aukera izango dute eta baita hurbileko giroa bizitzeko abagunea ere.
Kontadores Gazte Zentroak V. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoia aukera paregabea da hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerkia bultzatzeko. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaileak motibatu nahi ditu beren sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatu ere.
Formatu txikiko ikuskizuna izanik, sortzaile eta publikoaren artean hurbiltasuna eta tratu pertsonala eragin nahi du Maratoiak. Hain zuzen ere, ekitaldiaren ardatza da gertuko antzerki pieza laburrak ezagutzera ematea era hurbil batean. Aldi berean, gerturatutakoek sortzaileekin hitz egiteko aukera eskaintzen du hurbileko emanaldi horrek. Formatu handiko emanaldietan ezin daitekeen hurbileko giroa eta tratua eragin nahi du Maratoiak.
V. Mikroantzerki Maratoia gauzatzeko, deialdi irekia egin zen eta piezak aurkezteko epea jarri zen martxan 2021eko urriaren 4tik 29ra arte. Guztira 10 mikroantzerki pieza jaso dira deialdian. Pieza horietarik hiru hautatu dira maratoiaren bostgarren ediziorako. Antzeztuko diren hiru obretatik 1 euskaraz izango da, eta besteak gaztelaniaz.
Mikroantzerkiko bosgarren maratoi honetan, esperientzia paregabe, hurbil, desberdin eta dibertigarri bat biziko dute ikusleek. Nerea Arriola eta Intza Alkain aktore eta umoregileak izango direlarik topaketako gidari. Covid19aren uneko egoera dela eta, aforoa murriztu eta ordutegiak zehaztu behar izan dira. Pieza bakoitzak hiru pase egingo ditu eta sarrera librea izango da baina gonbidapenak eskuratu beharko dira.
Aurrez eskatu nahi izanez gero: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. // 943483476
Plantoia
Taldea: Kras Kolektiboa
Iraupena: 20 minutu
Hizkuntza: Euskara
Ordutegiak: 18:00/ 19:00/ 20:00
Laburpena: Haizeak “Txinder” ligatzeko app-aren bidez Bilboko mutiko bat ezagutu du eta Donostiatik etorriko da bera ikustera. Honek planto egingo dio eta match-a kenduko, beraien arteko komunikazio bide bakarra moztuz. Orduan, Haizeak haserre bizian Txinder bezero arretara deituko du autobus bidaiaren dirua erreklamatzeko. Bere duintasuna ezin duenez berreskuratu, bere engainuaren kostu ekonomikoa eskuratu nahiko du, kosta ala kosta. Lidiak bere deiari erantzungo dio eta ahal duen neurrian bere eskaerei konponbidea ematen saiatuko da...
Por un euro
Taldea: Manlex
Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Ordutegiak: 18:00/ 19:00/ 20:00
Laburpena: Sinesmen izpiritual sendoko emakume batek negozio gizon batekin talka egingo du honek buruan pausaturik zuen ahate bat usatzen dionean. Eztabaida esistentzial batean murgilduko dira biak, diru kopuru handi bat jokoan jartzera eramango dituena. Bietako batek galdu beharko du...
Una sábana te vale para todo
Taldea: Kala-mar
Iraupena: 12 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Ordutegiak: 18:30/ 19:30/ 20:30
Laburpena: Nor zara bost minututan? Epaitzen gaituenearen aurrean “garena” eta bakarrik gaudenean “garena” ez da berdina. Gugan ikusi nahi dutena “gara”. Bi aktore itxaron gela batean daude; atearen atzean: castinga.