ALBISTEAK

Kultur proposamenak jasotzeko deialdia ireki da Kontadoresen

Kultur proposamenak jasotzeko epea ireki du Kontadoresek

2021eko abenduaren 1etik 17ra bitartean


kulturproposamena mini

 

Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea bertako eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoresen.

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak) erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Esteka honetan informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak ikus daitezke: https://kontadores.eus/eu/parte-hartzeko-oinarriak

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunearen bidez, jarraian dagoen eskaera-inprimakia bete behar da: https://kontadores.eus/eu/guri-buruz/kultur-proposamenak

Epeak

Proposamenak aurkezteko epea 2020ko abenduaren 1etik 17ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-inprimakiaren eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez.

Hautaturiko proposamenak

Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Kontadoresek bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta baita horren difusioa bere ohiko kanaletan. Horregatik, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

Informazio gehiago

Informazio eta argibide gehiagorako jarri gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / T: 943483476

Azaroa 2023
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

 

 

Gora joan