ALBISTEAK

Maiatzaren 16tik Ekainaren 15era, 24 antzezlan eskainiko dira Donostiako 6 agertokitan

 

Donostia Gazteria da Topaketaren antolatzailea eta 33. edizio honetan Donostia Kultura eta Kutxa Kulturekin batera aritu da elkarlanean.
33. Gazteen Antzerki Topaketan 24 antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 16tik ekainaren 15era.

14 eta 30 urte bitarteko gazte antzerkizaleen Topaketan parte hartzaileek hain ezagunak diren hiriko hainbat agertokietan antzezteko aukera izango dute; hala nola, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz, Kutxa Kultur Kluba edota Kontadores.

Topaketaren helburu nagusia gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea da. Izan ere, antzezle edota publiko izateko aukera dute emanaldietan. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta baita haien sortzaile gaitasuna ere.

Horrez gain, Topaketaren bitartez parte hartzaileen kultur ekoizpenaren berri ematen da, antolatzaileen hedapen kanalei eta espresuki topaketetarako sortutako materialei esker.

Bestalde, ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira; eta, balorazioaz Aia Kruse, Asier Oruesagasti eta Nerea Gorriti antzezleak arduratuko dira. Sari banaketa ekainaren 18an izango da.

 

Sarreren prezioari dagokionez, 3 eurokoa izango da espazio guztietan.
Salmenta guneei dagokionean, Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak Donostia Kulturako webgunean erosi ahalko dira maiatzaren 9tik aurrera; baita obra bakoitza antzeztuko den espazioaren leihatilan ere.
Kutxa Kultur Klubeko eta Kontadoreseko emanaldien sarrerak berriz egunean bertan erosi ahal izango dira tokiko leihatilan bertan.

Informazio gehiago honako estekan: https://labur.eus/gGnux:

 

Gurekin harremanetan jartzeko:
943481909 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Agirre Miramon 4 (Gros)
@DssGazteria

Urria 2023
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

 

 

Gora joan