ALBISTEAK

Urtero bezala, Donostia Gazteriako Kontadores Gazte Zentroak VI. Mikroantzerki Maratoia aurkeztuko du.Izen-emate epea urritik aurrera irekiko da, beraz, zuen piezak ongi prestatzeko denbora nahikoa duzue!

Deialdian arte eszenikoekin zerikusia duten talde erdi-profesionalak/amateurrak parte hartu ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegokoak zein estatu mailakoak. Lehentasuna 18 urtetik 30 urtera arteko tokiko taldeek izango dute eta piezak gehienez 15 minutukoak izan beharko dute.

Dakizuen bezala, Maratoiaren helburua hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/amateurra bultzatzea da. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

Joan zaitezte zuen piezak prestatzen eta adi egon urrian izen-emate irekierarekin!

Informazio gehiagorako:

Kontadores Gazte Zentroa
Pasai San Pedro hiribidea 13
20017 Donostia
Tel.: 943483476
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

ARGAZKIAWEB Kopia 2

Urria 2023
A As Az O Os L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

 

 

Gora joan