Donostia Gazteriak hiriko gazteen nahi eta behar kulturalei bide egiteko sorturiko espazioa da Kontadores, arte zein sorkuntza jarduera ezberdinen topaleku.
Lau ildo nagusi izango ditu aurten Kontadoresek: espazio lagapenak, laborategi kulturalak, eszena proposamenak eta taldeen elkar-sorkuntza proiektuak.
Espazio lagapenak
Gazteek euren sorkuntza/ kultur ekimen eta proiektuak lantzeko (antzerki/dantza entseguak, bilkurak...) espazio ezberdinak daude eskuragarri. Gure webgunean kontsulta ditzakezu.
Udazkeneko laborategiak
Laster jarriko ditugu gure webgune eta sareetan aurtengo udazkeneko laborategi proposamenak. Gorputza eta ahotsa ikasturte honetako lehen laborategi sortaren erdian egongo dira, baita sormena elkarrekin garatzeko aukera emango dutenak ere.
Kontadores eszena
Urritik aurrera proposamen anitzak ikusiko ditugu Kontadoreseko oholtzan, sortzaile gazte eta hasi berriei lehentasuna emanez.
Taldeen elkar-sorkuntza proiektuak
Taldeen elkar-sorkuntza proiektuak bultzatzen eta jasotzen dituen ildoa da. Gazteek beraien proiektu propioen garapenerako erabilerak dira, hain zuzen ere, Kontadoreseko espazioaren kontzepzioa eraldatzen laguntzen dutenak.
Aurten ere, KONTADORES ohiko ordutegian egongo da irekita: asteartetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.
Gehiago jakin nahi baduzu jarri gurekin harremanetan 943483476 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.