ALBISTEAK

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 31ra arte, eta hautaturiko piezak 2022ko azaroaren 26an ikusi ahal izango dira Kontadoresen, VI. Mikroantzerki Maratoiaren testuinguruan.

 

Kontadores Gazte Zentroak VI. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoiaren helburua da bultzatzea tokiko gazte izaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/amateurra. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu beraien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere. Bestalde, elkargune honek hiriko kultur eragileen arteko elkarlana sustatu nahi du.

VI. Mikroantzerki Maratoian parte hartzeko izen ematea 2022ko urriaren 4tik 31ra arte dago zabalik, biak barne. Oinarriak eta izena emateko orria kontsultatu eta deskargatu ahal da Kontadoreseko webgunean (www.kontadores.eus).

Epaimahaiaren erabakia 2022ko azaroaren 15ean argitaratuko da. Hautatuak diren piezek, laguntza ekonomikoa jasoko dute eta VI. Mikroantzerki Maratoian aurkeztuko dira, Kontadores Zentroan 2022ko azaroaren 26an.

Maratoiaren seigarren edizio honetan bertaratzen den publikoak esperientzia apartekoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, iluntzean, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera.

MIKROANTZERKI MARATOIAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK.
IZEN-EMATE FORMULARIOA.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Kontadores: Pasai San Pedro hiribidea 13. Bidebieta. Donostia.
Tel.: 943 48 34 76
Weba: www.kontadores.eus
Email: kontadores@donostia .eus

 

Abendua 2022
A As Az O Os L I
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan