Mikroantzerki maratoiaren seigarren topaketa Kontadoresen
Kontadoresek Mikroantzerki Maratoiaren seigarren edizioa antolatu du. Azaroaren 26an, larunbatean, izango da, 18:00etik aurrera Kontadoresen. Bertaratutakoek, hainbat mikroantzerki pieza ikusteko aukera izango dute eta baita hurbileko giroa bizitzeko abagunea ere.
Kontadores Gazte Zentroak VI. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoia aukera paregabea da hemengo gazte izaerako zein formatu txikiko antzerkia bultzatzeko. Aldi berean, Maratoiak parte hartzaileak motibatu nahi ditu beren sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita euren kultur ekoizpenaren hedapena bultzatu ere.
Formatu txikiko ikuskizuna izanik, sortzaile eta publikoaren artean hurbiltasuna eta tratu pertsonala eragin nahi du Maratoiak. Hain zuzen ere, ekitaldiaren ardatza da gertuko antzerki pieza laburrak ezagutzera ematea era hurbil batean. Aldi berean, gerturatutakoek sortzaileekin hitz egiteko aukera eskaintzen du hurbileko emanaldi horrek. Formatu handiko emanaldietan ezin daitekeen hurbileko giroa eta tratua eragin nahi du Maratoiak.
VI. Mikroantzerki Maratoia gauzatzeko, deialdi irekia egin zen eta piezak aurkezteko epea jarri zen martxan 2022ko urriaren 4tik 31era arte. Guztira 14 mikroantzerki pieza jaso dira deialdian. Pieza horietarik hiru hautatu dira maratoiaren bostgarren ediziorako. Antzeztuko diren hiru obretatik 1 euskaraz izango da, eta besteak gaztelaniaz. Nerea Gorriti, Aintzane Crujeiras eta Asier Oruesagasti dira epaimahaikide aurtengo edizioan.
Maratoiaren seigarren edizio honetara hurbiltzen den publikoak esperientzia gertukoa, ezberdina eta dibertigarria bizitzeko aukera izango du, eta baita ere, iluntzean, emanaldi bat baino gehiago ikusteko aukera. Sarrera doakoa izango da.
Jarraian, hautaturiko piezen inguruko xehetasunak:
Cuarta dimensión
Taldea: La Pepa Producciones
Iraupena: 15 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Ordutegiak: 18:15/ 19:00/ 19:45
Laburpena: Tarot-eko talde-saio batean betiko auzoko bizilagun bat sartzen da. Bizilagunak, hasiera batean tarot-eko iragarlea nor den ezagutzera emateko sartzen denak, agerpen paranormal batzuk erakusten ditu, eta dena dimentsio kosmikoko korapiloa bihurtzen da.
Hibernar
Taldea: En la Salsa Prods
Iraupena: 10 minutu
Hizkuntza: Gaztelania
Ordutegiak: 18:30/ 19:15/ 20:00
Laburpena: Lo egitea eta koloretako pilulak. Hau antsietatea izatea da.
Gaizki
Taldea: amaHiru
Iraupena: 20 minutu
Hizkuntza: Euskara
Ordutegiak: 18:45/ 19:30/ 20:15
Laburpena: GAIZKI hirukote baten istorioa da. Edo bikote batena. Edo ezagutzen ditugun bikote guztiena. Erlazio barruko bidaia bat. Edo erlazio kanpokoa. Bi izatetik hiru izatera. Zer falta da. Zer dago soberan. Nork amaitzen du ondo, nork amaitzen du gaizki.
Sarrera librea
INFO +: 943 483 476 / kontadores@donostia .eus