ALBISTEAK

TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, udaletako Gazteriako Sailen laguntzarekin, Gipuzkoako gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Aurreko ikasturtean jarri zen martxan lehenengo edizioa, eta 2022-2023 ikasturtean bigarren edizioa martxan da dagoeneko.

Donostian 2023ko urtarrila eta maiatza bitartean garatuko da. Gurasoei, haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gai ezberdinei buruzko 10 hitzaldi antolatuko ditugu hirian zehar, lehen esan bezala 2023ko urtarrila eta maiatza bitartean.

Guraso-elkarteek, ikastetxeek edo hiriko beste hezkuntza-eragile batzuek egindako eskaerak jaso ditugu, eta haien kezketan, beharretan edo gai ezberdinen inguruko premian oinarrituta antolatu ditugu hitzaldiak.

Honakoak Donostian garatuko diren hitzaldiak:

URTARRILA
1.- Seme-alaben autoestimua elikatzen
Trebatzailea - Nerea Mendizabal
Data: Urtarrilaren 17an, 18:15etik 19:45era.
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz

2.- Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean
Trebatzailea: Leyre Cano
Data: Urtarrilaren 25ean, 17:30etik 19:00etara
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat.
Hizkuntza: Euskaraz

 

OTSAILA
3.- Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Otsailaren 7an, 17:30etik 19:00etara
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

4.- Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak
Trebatzailea: Donna Apellaniz Nieto
Data: Otsailaren 8an, 18:00etatik 19:30era
Non: Kontadores Gazte Zentroa (Pasai San Pedro Hiribidea 13, Bidebieta)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz

 

MARTXOA
5.- Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Martxoaren 2an, 17:30etik 19:00etara
Non: Zehazteke
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz

6.- Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean
Trebatzailea: Leyre Cano
Data: Martxoaren 20an, 17:30etik 19:00etara
Non: Etorkizuna Eraikiz Gunea (Foru Jauregiaren beheko solairuan dago, Gipuzkoa plazan)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

7.- Gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean
Trebatzailea: Eider Goiburu
Data: Martxoaren 30ean, 17:30etik 19:00etara.
Non: Kirol Etxea (Anoeta Pasealekua 5)
Hartzailea: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

 

APIRILA
8.- Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?
Trebatzailea: Rakel Gamito
Data: Apirilaren 27an, 17:30etik 19:00etara
Non: Zehazteke
Hartzailea: Haurren gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

 

MAIATZA
9.- Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?
Trebatzailea: Rakel Gamito
Data: Maiatzaren 2an, 17:30etik 19:00etara.
Non: Intxaurrondo Kultur Etxea (Felix Gabilondo Plaza 1)
Hartzailea: Nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Gazteleraz

10. Komunikazio ez bortitza
Trebatzailea: Nerea Mendizabal
Data: Maiatzaren 8an, 17:30etik 19:00etara
Non: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
Hartzailea: Haur eta nerabeen gurasoentzat
Hizkuntza: Euskaraz

 

 

 IZEN-EMATEAK:
Hitzaldiak doakoak dira, baina parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa izango da.
Hitzaldi bakoitzeko data gerturatu ahala, izen-emate epea irekiko da.

IZEN-EMATEAK hurrengo loturan egin beharko dira:
https://labur.eus/Treba

INFORMAZIO GEHIAGORAKO
Donostiako Udaleko Gazteria Saila - 943 481909, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Iraila 2023
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30

 

 

Gora joan